Elkartasun festa ospatuko dugu egubakoitzean

Erabiltzailearen aurpegia Anelkar 2018ko abu. 29a, 11:47

2011tik abuztu amaieran edo irailaren hasieran Anelkar taldeko kideok Elkartasun Festa antolatzen dugu, herritarrok oporren bueltan elkartzeko aukera eskainiz. Aurten ere, abuztuaren 31n ospatuko dugu.

Ekintza honetarako herritarren laguntza beharrezkoa dugu: tortillak egin eta ekartzea eskatzen dizkiegu. Urtero 40-50 tortilla jaso izan ditugu, eta beste janari eta edari batzuekin osatuta, mahai ederrak izaten ditugu Elkartasun Festan.

Ekintza honetan jasotako dirua ere Kongon eta Senegalen dauden proiektuak mantendu eta hobetzeko izango da.

2017an Gari jotearen ikuskizuna izan genuen, ondoko argazkitan ikusten den bezala. Aurten, ekintza hau alaitzeko musika izango dugu.

Beste barik, animatu tortillak egin edo/eta jatera!

Zurrategi plazan, abuztuaren 31n 19:30etik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak