Kalebarrengo jaietan elkartasun festa eta Europako dantzak ezagutzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Anelkar 2018ko eka. 20a, 11:47

Anelkar eta Kalebarrengo Jai Batzordetik, elkartasun festan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan izango diren askotariko pintxoak dastatzeko eta musikaz gozatzeko aukera izango dute herritar guztiek ekainaren 22an, egubakoitza.

Pintxoen ondoren, Europako dantzak taldearen eskutik, dantzatzeko aukera izango dugu. Irutxulo Folk taldeak musika jarriko du eta Joxe Rotetak pauso erraz batzuk erakutsiko dizkigu. Dantzaldia doan da eta pintxoekin jasotzen den dirua Kongo eta Senegalgo proiektuak babesteko izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak