XIII. Piztu Itxaropena kanpaina Sahararen alde

Erabiltzailearen aurpegia Anelkar 2017ko urt. 10a, 23:04

Aurten ere, Saharar Herriaren lagunen Euskal Elkarteek kanpaina jarri dute abian. Eskolak, Udalak eta Anelkar elkarteak bultzatzen dugu kanpaina hau Antzuolan: XIII. Piztu Itxaropena. Honen inguruan hainbat ekintza antolatu ditugu gaur bertan hasita.

MATERIAL BILKETA

Elkartasun kanpaina honen helburu nagusia saharar Herriari elikagaiak helaraztea da, Tindufen (Aljeria) errefuxiatutako sahararrek gaur egun jasaten duten elikadura krisi larria ahal den neurrian arintzeko.

Oraingo honetan gaur bertan 2017ko urtarrilaren 10an hasi eta urtarrilaren 21 aldera amaituko den kanpaina honetan parte hartzeko:

-      Hegaluzea eta sardinak oliotan

-      Arroza, azukrea, pasta, lekaleak

-      Helduentzako pardelak eta konpresak

biltzea proposatu dugu, horiexek baitira sahararrentzako elikadura osagarria biltzeko estatu mailan egin den banaketan Euskadiri egokitu zaizkion elikagaiak.

Elikagaiak Eskolan, Aixan, Amaia eta Eroski dendetan jasoko dira.

Iazko ekitaldien ARGAZKIAK

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak