Elikagaien bilketa kanpaina abian da Saharari laguntzeko

Erabiltzailearen aurpegia Anelkar 2016ko urt. 12a, 11:27

Abenduan egindako elkartasun festa Zurrategin

Aurten ere, Gipuzkoan Saharako errefuxiatuen kanpamenduendako elikagaien bilketa kanpaina antolatu da, urtarrilaren 12tik aurrera. Kanpamentuetako egoera oso larria da; aurten bereziki larria da urriko uholdeen ondorioz. Jasaten duten egoerari aurre egiteko, zuengana zuzentzen gara, ondorengo zerrendan azaltzen diren elikagaien bat eskolara ekartzeko eskatuz (iraungitze-data egiaztatu, mesedez): arroza, lekaleak, azukrea, atuna eta sardinak oliotan, pasta, olioa, helduendako fardelak eta konpresak.

Euskal Karabana eta XII Piztu itxaropena

Elikagaiak urtarrilaren 23ra arte batuko dira Aixa, Amaia eta  Eroski dendetan eta Eskolan.

Laguntza Ekonomikoak: Euskadiko Kutxan: 3035 0080 94 0800054177

Iazko kanpainaren argazkiak:

Uholde Kanpainaren alde

Abenduan Saharak jasandako uholdeen ondorioz sortutako kalteei laguntzeko, abenduan SOS Saharak eta Anelkarrek gazte txokoarekin batera abiatutako kanpainan 808 euro batu zituen:

- Abenduak 20a: tortillarekin batutako dirua: 568€

- Abenduak 21: Musika Eskolako kontzertuan: 240€

Argazkiak ikusgai hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak