Horretarako nepaldar pintxo bat prestatuko dugu, bere izena Pakoura da.
Nepaldarrek erabaki dute dirua Nepaleko tokiko GKEari, Maiti Nepali, ematea: http://www.maitinepal.org. Tokiko gobernuz kanpoko erakunde bat da, nazioartean aintzatetsia. GKE honek Nepalen lan egiten du neskekin eta emakumeekin. Helburu nagusia neska eta emakumeak sexu-trafikotik erreskatatzea da (Nepalen arazo larria da hau). Lurrikararen ondoren, umezurtz geratutako neskak babesteko lanean ari dira, egoera horretan erasotuak izateko eta sexu-trafikoaren mafien biktima izateko arrisku handian baitaude. Erditu berri duten eta ospitalean geratu ezin diren emakumeei laguntzen ere badabiltza.