Antzuolan Urtarrilean hasitako Sahararen Aldeko kanpaina amaitzear dago. Martitzenean, Bergarara eraman zen jasotako materiala: 621 Kilo 40 kutxatan. Azken urtetako kopuru haundiena da eta hortaz balorazio oso positiboa egiten dugu.
Herrian bertan daukagu saharar familia bat (Sidati Moh Salem Alimusa, kartelean bertan azaltzen da) eta pentsatu dugu aukera ona dela Antzuolako herritarrei azaltzea nola den egungo bizimodua Saharan eta Tindufeko (Arjelia) kanpamenduan.
Hitzaldia gazteleraz izango da.