Hau horrela, pasioen mundua aztergai, feromona eta hormonen biokimika erru, askotan bestearengana salto egiten dugu momentuan zer egiten ari garen ere, pentsatzen jartzen ez garela. Eta besoak elkarren artean gurutzatuz, momentu atseginez bestalde, hurrengo eguneko buru-janek esnatzen gaituzte kontrolatu ezineko pasio guzti horien dilemak eragindako kezkak gainean ditugula.
Gizakiak beti bait darama zama bera gainean, bere ekintza eta jarrera askok errealitatean, arrazoimenean, lekurik ez dutela. Eta orduan ohartzen gara eta gure buruari galdetu, zergatik larri horrek barruak jaten digularik, begiak beteta, itolarri, gainetik zama hori nola kendu. Baina, bizitza horrelakoa da, aurreikusi ezin daitekeena, logikarik ez duena bizitzaren misterioa bezalaxe.
Eta, gozamena zer den birplanteatzen dugu, gozatzea zer den, bizitza gozatu beharra dagoela bi aldiz pentsatu gabe, baina, zoritxarrez, ondorioetan ere erori gabe, azken finean, biharamunean damu sentitzen garela. Baina, maitasuna haratago doa, ez da segundu batean ernai, maitasunak barruan garatu beharra dauka, maitasuna piztu egiten da, eta era berean, itzali ere bai. Zer eta nola funtzionatzen duen maitasunaren mekanikak, zaila badirudi ere, agitz sinplea da.... begietan argia ikusi bazeneke, bizitza arroxaz jantzi baduzu, maitemindu egin zarela ohartzen zara eta, Parisera "hegan" egiten duzu.
Arrazoiak arrazoi, maitasunera kondenatuak bizi gara, honek dakarren on eta gaitz guztiekin batera. Eta, jaio garenetik onartzen dugu bizitza, maitasunik gabe ezer ez dela; baina, hala eta guztiz ere, burukomin ugari sortzen dizkigu hain unibertsala izanen den sentimentu ero honek. Eta, ikasi beharra dugu, ondo barneratu beharra dugu pauso huts bat eman aurretik, zergatik eta nora goazen, zer ote nahi dugun; gaurko gozamena, ez dadin biharko kezka bihurtu eta bizitzaz, maitasunaz eta sexuaz modu baikorrean gozatu dezagun.