FEMINISMOAREN RADIKALIZAZIOA

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Aranzeta 2015ko abu. 25a, 00:27

Harro naiz, emakumea naizelako. Milaka aukera ditut bizitza honetan, gizarte honetan, sexuz bestalde edonori esleitu genitzaken aukerez gozatzeko. Hala ere, gaur egun, feminismoaren ideologia gori-gori dabil, ez eta, lehenago ere, ez zelako ideologia hau bultzatzen baizik, emakumeok beharra ikusten dugulako, oraindik indarrean jarraitzen duen sexismoaren aurka manifestu egiteko.

Simon de Beauvoir, Rosa Luxemburg, Kate Chopin, historian zear feminismoaren izenean altxatu diren hainbat emakume dira. Berauen pentsaerek, ideiek, sinismenek, sentimentuek, literaturak aintzat ekarri ditu gurera ere, emakume izatea zer den jasotzen duen mezua. Askok, bularrean itsatsita eraman duzuena.

Hauen kritika soziala, garaiko errepresioaren hitza, feminismo estruktural edo ideologiko batetik, beroren radikalizaziora hots egin duen ohiartzuna izan da. Baina, gaur egun, jarrerak ezberdinak dira. Bada, kongresuetan hitzegiten duten feminista akademikoak, herrietako mugimendu kultural eta sozialera elkartu diren feminista taldeak, Femen bezalako talde radikal edo erreboluzionarioak eta isilean, baina gertutik sentituz, feminismoa haratago eramaten duten emakumeak.

Zer emakume klase nahi dugun gure artean, ez dago etiketarik ni A eta zu B zarela izendatzen duenik. Bakoitza, norbera den bezalakoa da, sexu, adin edo arrazaren etiketak aurretik jarri gabe. Baina, gizarte patriarkal, kultura hegemonizatu eta tradizio-kontserbadurismoak oraindik, feminismoaren alde apustu egitera bultzatzen gaitu. Historia eta politika, aldatu diren arren, gizonezkoen genero ikuspegitik interpretatzen jarraitzen dira hainbat balore, hainbat gertaera. Etika ere, sexista bilakatu ote den, nork daki, krisi garai hauetan. Feminismoaren radikalizazioa egia dela ere aitortu dezaket bederen, gizarte klasista honek bultzatuta baginaren errebuelta garaia dela onartu genezake eta, emakume-izatearen barrutik ernai den aldarrikapena.

Baina, kontu izan gaitezen, guztia ez dela beltza edo txuria; genero identitateak bestea ere onartzera baitarama, gizonezko zein emakume. Eta, gaur egungo feminista ugarik ez dute hau ikusten berdintasun legeek gehiengoz emakumeoi babestu arren, berdintasun kontzeptuaren baitan jalgi dela gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasunaren logia.

Ez ditzagun beraz jarrerak radikalizatu, “guztia” sexista dela ohiukatu baizik, egoera ezberdinak interpretatu, arrazoitu, nabarmendu; baina nola ez, emakume guztion izenean, tamalez, oraindik ere jazo diren genero indarkeria guztiak ezabatzearen alde bat egin, mikromatxismoaren jarrera larriaz ohartarazi eta norberak, bere identitatea harro aldarrikatu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak