Erakusketaren aurkezpena eta luntxa egingo ditugu, 19:00etan, Arrasaten

Erabiltzailearen aurpegia Almen 50 urte 2016ko maiatzaren 6a

Arrasaten da Almenen 50. urteurreneko erakusketa atzotik larunbatera bitartean. Erakusketaren aurkezpena egingo dugu gaur, 19:00etan, luntx txiki baten jiran. Aurkezpen horretan ikastolako ikasle, ikasle ohi, irakasle, irakasle ohi, guraso, guraso ohi, langile, langile ohi eta arrasatearrak elkar gaitezen nahi genuke 50. urteko ibilbidea partekatzeko eta ospatzeko.

Arrasaten da Almenen 50. urteurreneko erakusketa atzotik biharrera bitartean. Erakusketaren aurkezpena egingo dugu gaur, 19:00etan, luntx txiki baten jiran. Aurkezpen horretan ikastolako ikasle, ikasle ohi, irakasle, irakasle ohi, guraso, guraso ohi, langile, langile ohi eta arrasatearrak elkar gaitezen nahi genuke 50. urteko ibilbidea partekatzeko eta ospatzeko.

Mende erdiko ibilbidearen erakusgarri argazkiak, ikus-entzunezkoak eta materialak egongo dira erakusketetan. Argazkien artean ikas taldeen, irakasleen, irteeretako, kirol elkarteko, jaietako, Torrebasoko igoeretako eta beste hainbat ekintzetako lehengo eta egungo argazkiak daude. Materialen artean, Almenen erabili izan diren eta erabiltzen diren material adierazgarriak daude, baita kirol elkartekoak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak