Arrasaten izango da aste honetan Almenen 50. urteurreneko erakusketa. Ostegunean hasita, larunbatera arte egongo da ikusgai. Ostegunean eta ostiralean 18:00etatik 20:00etara, eta, larunbatean, 11:00etatik 12:30era izango da zabalik. Ostiralean, 19:00etan, erakusketaren aurkezpena egingo dugu.
Aurkezpena luntxaren bueltan
Aurkezpen horretan ikastolako ikasle, ikasle ohi, irakasle, irakasle ohi, guraso, guraso ohi, langile, langile ohi eta arrasatearrak elkartzea nahi genuke luntx txiki baten jiran, 50. urteko ibilbidea partekatzeko eta ospatzeko.
Erakusketa herriz herri
Almenen 50. urteurrena dela-eta erakusketak egingo ditugu Leintz Gatzaga, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzan. Erakusketak 50 urteotako argazkiekin, ikus-entzunezkoekin eta materialekin osatutako hainbat atal izango ditu: ikasle taldeak, irakasleak, ikas materiala, udalekuak, irteerak...