oñabike_gida1 oñabike_gida2 oñabike_gida3 oñabike_gida4

Oñabike

Oñabike logotipoa

Denda

Txirrindularitza da gure pasioa. Horregatik, txirrindulariarentzat diseinatutako espazio zabala sortu dugu: errepideko bizikletak, mendikoak, gazteendakoak eta haurrendakoak, eta arropa teknikorik onena.
Adin guztietarako patinete-sorta zabala dugu.
Gainera, txirrindularitzarako eta beste kirol-jarduera batzuetarako kirol-ekipazioak egiten ditugu –futbola, atletismoa, eskubaloia, pilota, igeriketa–, klubendako zein lagun-taldeendako.

 

 Lantaldea

Gure filosofia produkturik onenak eta zerbitzurik onena eskaintzea da.
Horretarako, lehen mailako zerbitzu mekanikoa dugu, eta bizikleta gainean izango duzun esperientzia pertsonalizatzeko aholkuak ematen dizkizugu. Oñabikeko taldea zure esanetara dago, zatoz gu ezagutzera!

 

 Produktua

Gure iritziz, kalitatea materialetan, diseinuan, funtzionaltasunean eta estetikan datza; horregatik, arreta handiz aukeratzen ditugu gure espazioan ditugun produktuak. Merkatuko markarik onenetan oinarritzen gara produkturik onenak eskaintzeko eta kirol-sektoreko puntako
marken banatzaile ofizialak gara.

 

 

-
-

Oñabike

-
-

Oñabike

-
-

Oñabike

-
-

Oñabike

Kokapenaren mapa