Magdalena gasolindegia

MAGDALENA GASOLINDEGIA

Santxolopetegi auzoa z.g. , 20560 Oñati
MAGDALENA GASOLINDEGIA logotipoa

MAGDALENA GASOLINDEGIAn 1995ean ekin genion lanari. Gasolioa (normala, E+10, B) eta 95 - 98 gasolina zerbitzuak izateaz gain, presiopeko autoaren garbiketa eta autoa norberak garbitzeko tunela (ura eta haizea) ditugu, baita xurgatzailea ere. Era berean, butanoak eta propanoak ere saltzen ditugu. Gure helburua gasolindegira etortzen zareten bezeroen asebetetze handiena lortzea da.

Gure denda, era berean, zain duzu ere! Bertan kalitate goreneko elikagaiak, labaingarriak eta autoarentzako osagaiak daude, urteetan erakutsi dugun berme guztiarekin. Bertako produktuak (ogia, gazta…), egunkariak, aldizkariak, kotxerako produktuak, goxokiak, freskagarriak, olioa, jatekoak, txokolatinak, fruitu lehorrak, kafea, garagardoak, pilak, tabakoa… Denetarik aurkitu dezakezu gure dendatxoan.

ONCEko produktuak eta asteko lotería ere saltzen ditugu.

Txandako bazkide gara eta Txandako txartela erabilita, %1eko deskontua egiten dugu urte osoan zehar. Travel Club txartela ere erabili dezakete gure bezeroek puntuak lortzeko.

MAGDALENA GASOLINDEGIA urteko 365 egunetan dago zabalik, zerbitzu onena eskaintzeko asmoarekin.

Aldizkariak
Aldizkariak

Magdalena gasolindegia

Jana
Jana

Magdalena gasolindegia

Kotxerako materiala
Kotxerako materiala

Magdalena gasolindegia

Ogia
Ogia

Magdalena gasolindegia

Kokapenaren mapa