Iasone jabea eta Jasone –2004a ezkero darama Urkiola taldean– zure zain egongo dira irribarre batekin. Beti hitz egiteko eta zure konpainiaz gozatzeko prest, hurbiltasunez eta modu pertsonalizatuan aholkatuko dizute.
Iasoneri besteak zaintzea Erizaintzako Laguntzailea ikasi zuenetik datorkio, baina patuak beste bide bat zeukan berarendako. Denda ireki berri batean hasi zen saltzaile, eta, hamar urte zituela, jabeak negozioa utzi zuenean, erosi egin zuen, zalantzarik gabe. Duela 20 urte baino gehiago. Eta ez du modarekiko ilusioa galdu.
Biek beren lanarekin gozatze hori bezeroari ematen zaion tratuan islatzen da. Urkiolarentzat garrantzitsuena da bezeroa atetik oso pozik irtetea, erosketarekin edo gabe. Tratua funtsezkoa da, hurbiltasuna eta konfiantzazko eta lasaitasunezko espazio bat eskaintzea, non gustuz erosiko den, eta inola ere ez konpromisoz.