2001etik abokatu bezala dihardu lanean, etengabe, epaitegietan esperientzia handia duelarik. 2015ean despatxu propioa zabaldu zuen Aretxabaletan.
2006tik Hizkuntz Eskubideen Behatokiko aholkulari juridikoa da.
2011 - 2014 bitartean Gipuzkoako EHNEko zerbitzu juridikoen arduraduna izan zen eta EHNELUR Kooperatiba Elkartearen aholkulari juridikoa.
2011 - 2020 bitartean Babesehne Aseguru Artekaritzaren bezeroen arreta zerbitzuko arduraduna izan zen.
2013tik bitartekaria ere bada.
2013/2014 ikasturtetik EHUko irakasle bezala dihardu, zuzenbide administratiboko departamentuan, irakasgai ezberdinak emanaz.