Familia enpresa honen jatorria Cristobal Bediaren garaitik dator, zeinak hileta negozioa jarri zuen, eta urte batzuk geroago, haren alaba Kontxi Bedia eta Alberto Ojanguren (Kontxiren senarra) negozioaz arduratu ziren. Gaur egun, familia negozioa Aitziberrek, Cristobalen biloba, eta haren senarra Ioan-ek zuzentzen dute, zeintzuek sortu duten enpresaren oraingo izena eta posible egiten duten familia negozioaren legatua.
Badakigu jakin maite dugun hori hil osteko uneak zailak direla, gure bizitzan zailenetakoak. Horregatik, gure hileta zerbitzuez lagundu nahi dizugu gertu-gertutik eta tramite eta prozesu guztiak erraztu egin nahi dizkizugu.
Zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:
Behar diren teknikariak eta baliabideak ditugu hileta zerbitzua eta arreta emateko, eskuragarri daudenak urteko 365 egunean eta 24 orduan.
Maite duzun horri ahalik eta agurrik onena ematen arduratuko gara, gertu-gertutik, era profesional batez eta kalitatez. Informazio gehiago behar izanez gero gure zerbitzuen gainean, ez zalantzarik izan eta jarri harremanetan gurekin. Gustura lagunduko dizugu.
DEBAGOIENAN ZERBITZU - KALITATEAREN ZIURTAGIRIAK LORTU DITUEN LEHEN EHORZTETXEA.
ZERBITZU-KALITATEAREN ERREFERENTE DEBAGOIENAN.
GURE BEZEROEI AZKEN BORONDATEEN ETA HERIOTZAGATIKO ASEGURUEN ESTALDURAREN ZIURTAGIRIAK DOHAIN ESKURATZEN DIZKIEGU.