ibarre6_gida ibarre3_gida ibarre1_gida Ibarre_argazkia_gida

IBARRE

Irimoegigoena auzoa , 20577 Antzuola http://www.ibarre.com
IBARRE logotipoa

IBARRE nekazalturismoa, Antzuola herrian dago kokatua, Debagoienean, Euskadiren bihotzean. 3 Km Bergaratik eta 5 Km Zumarragatik. 40 minutu kotxez urruntzen gaitu Bilbo, Donostia eta Gasteiz hiriburuetatik.

Xarma duen nekazalturismoa, harriz eta egurrez egina, ingurumena eta inguruko arkitektura errespetatuz. Famili tratua eskaintzen dizugu euskaldun giroan.

Naturaz inguratuta. Ezin hobea egunerokotasunetik eta zaratetatik ihes egin eta naturarekin konektatzeko. Ostatuaren kanpoaldean jolas parkea daukagu eta baserriko animaliak gustuko dutenentzat.

Etxeko saloian egurrezko tximinia bat, telebista eta sofak dauzkagu erlaxatu, konpainiaz eta lasaitasunez disfrutatu ahal izateko. Etxe guztian wifi konexioa. Logelek egurrezko zorua eta dekorazio rustikoa daukate. Denak doaineko wiki konexioarekin, telebista eta bañugelarekin. Logela batzuek terraza pribatua daukate.

Gure eta bertako produktu fresku eta naturalekin prestatutako gosariak eskeintzen ditugu: bizkotxo, mermelada, fruitu eta arrutza freskoak, etabar.

Inguruko eta eskualdeko jarduerei buruzko informazio turistikoa eskain diezazukegu. Antigua, Arantzazu eta Loiolako tenpluak ere bisita ditzakezu, eta haien paisaiaren barietateaz eta zalantzarik gabeko balio historiko-artistiko eta kulturalaz gozatu ahal izango duzu.

Inguruan mendiko ibilbide ugari daude, Euskal Herriko mendirik altuenetan zehar ibilaldiak egitera gonbidatzen zaituztenak. Kirola praktikatuz edo familiako txangoa eginez. Gozatu natura, egunerokotasunarekin hautsiz.

IBARRE, toki egokia da laneko edo enpresa bilerak egiteko.

Wifi
Wifi

Ibarre Nekazalturismoa

Tximinia
Tximinia

Ibarre Nekazalturismoa

Jan lekua
Jan lekua

Ibarre Nekazalturismoa

Logelak
Logelak

Ibarre Nekazalturismoa

Kokapenaren mapa