BERGARAKO EPA HHI Ikastetxea pertsona helduen heziketara bideratuta dago. Bergarako ikastetxeaz gain, Oñatin eta Soraluzen ematen dira ikasketak.
Bi hezkuntza mota eskaintzen ditugu: arautua eta ez arautua.
Hezkuntza arautuaren helburua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulu ofiziala lortzea da. Irakaste mailak Gradu I-ekin (alfabetizazioa) hasten da. Ondoren Gradu II-an kultura orokorra lantzen da. Gradu III-an Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasketak ematen dira. Gradu I-ko ikasketen barnean atzerritarrentzako gaztelania ikasteaz gain, irakurketa eta idazketan alfabetizazioa eskaintzen da.
Hezkuntza ez arautuan Lanbide Heziketako (FP) Goi mailako zikloetan sartzeko frogaren prestakuntza eskaintzen da.
Windows, Word, Internet eta korreo elektronikoan, erabiltzaile mailan, oinarrizko ezagutzak ematen dira. Ingelesa hizkuntzan oinarri mailako ikastaroak eskaintzen ditugu.
Bestalde gizarte eta kultura ekintzak ere antolatzen dira. Hauen helburu nagusia ikasleriaren inguruko giza bizitzan eta elkarren arteko harremanetan parte hartzea da.
Sarritan Ikastetxeak garrantzia duten leku ezberdinetara (museoak, zine emanaldiak, herriak, hiriak...) irteerak egiten ditu, baita atzerrira ere.
Ikastetxeak orientatzailearen zerbitzua eskaintzen du, ikasleak ikaste eta lanbide ibilbidean aholkatzeko.
EPA - HHI Helduen Heziketa Iraunkorra
EPA - HHI Helduen Heziketa Iraunkorra
EPA - HHI Helduen Heziketa Iraunkorra
EPA - HHI Helduen Heziketa Iraunkorra
EPA - HHI Helduen Heziketa Iraunkorra