Goibeko 2000. urtean sortutako Elgetako kultura-elkartea da. Herri eremuko hainbat ekimen garatzeaz gain, Goibekokale argitaratzen zuen, lehen aldiz 1995ean kaleratu zen euskara hutsezko herri aldizkaria.
Taupa euskaltzaleen mugimenduaren parte da Goibeko gaur gaurkoz. Hori horrela, "Goibeko, Elgetako euskaltzaleen mugimendua" deitzen da orain elkartea.
Egiten dituen ekintzen artean aipatzekoak:
- Koko-batzea
- Korrika
- Kontzertuak Ozkarbin
- Errigora
- Elgeta Herri Hezitzailea
Goibekoko bazkideei eskerrak aurrera ateratzen ditugun zenbait puntu:
- Goiena astero gure buzoietan, egunero telebistan eta goiena.eus-en
- “Puntua” aldizkaria merkeago Goibekoko bazkide izateagatik
- Euskal Herriko ekimenei babesa:
- Euskaltzaleen topagunetik Taupa mugimendura
- Euskaraldia batzordea bultzatu ahobizi eta belarriprestak babestuz
- Korrika bultzatu
- "Haurren aurrean helduok heldu" kanpaina aurrera eraman.
- Elgetako euskara berreskuratzeko ekimenak: Elgetako euskara landu Herri Eskolarekin batera
- Elgetako hika lantzeko dinamika: aditzen taula / Euskaraldian +Hika parte hartu.