1999an aitaren sormenak ireki zuen Gertu eta berrikuntzan eta egunerokotasunean oinarritutako zerbitzua eskaintzen dugu.
GERTURATU
Lasai sartu atea jo gabe.
Etxera sartu orduko bor-borka dagoen kazuelako usaina, labean erretzen ar den oilaskoa... gure atea zabaldu orduko etxean bezala sentituko zara!
HAURTZAROKO ZAPOREA
Amamaren kroketen errezeta nola, gordetzen dugu guk ere gure aitak sortutakoa: Gertu.
Mimoz prestatzen ari zaren babarrunen antzera, gertutik begiratu izan diogu berak hasitakoari. Beregandik jasotakoa su txikian kozinatu dugu, mahai bueltara puntu-puntuan eramateko.
Gure baratzetan ereindakoa, gure baserrietan hazitakoa eta gure kostaldeetan saregileek jositako sarean arrantzatutakoa da mimoz kozinatzen duguna. Bertako produktuak erabiltzen ditugu, gertukoak.
EGUNEKO MENUA:
Garaian garaiko produktuekin osatutako menuak osatzen ditugu astero. Gure lurraren esentzia duten menuak dira. 10 menu eskatuz gero, bat oparitzen dugu!
MENU BEREZIAK:
Menu bereziak prestatzen ditugu, nola talde txikientzako, hala handientzako.
Gertu
Gertu
Gertu