1982. urtean sortu eta 35 urteko esperientzia bereganatu du CALDERERÍA EPELE, SL enpresak GALDARAGINTZA OROKORREKO lanetan, burdina, aluminioa nahiz altzairu herdoilgaitza erabiliz.
Epelen planopeko galdaragintza lanak egiten ditugu nagusiki, eta bezeroari aukera ematen diogu lana bukatuta jasotzeko, mekanizazioa eta pintura barne, eskari guztietan.
CALDERERÍA EPELE, SL-k 16 pertsonako talde iraunkorra dauka, horien artean ingeniariak, enpresa administrazioko lizentziatuak, ofizial galdaragile muntatzaileak, ofizial soldatzaileak eta espezialistak. Gure langileek esperientzia egiaztatua daukate soldatze lanetan.
CALDERERÍA EPELE, SL-ren fabrikazioak batez ere merkatu hauek ditu helburu: makina-erreminta, tren industria, automobilgintza eta ekipamendu ondasunak.
Enpresaren politika bezeroari orientatuta dago zeharo, kalitate gorena eskainiz, hala produktuan nola zerbitzuan.
Kalitatea eta etengabeko hobekuntza; bi maxima horiei esker lortu dugu CALDERERÍA EPELE, SL-kook merkatuan gure lekua egitea eta etengabe eboluzionatuz gure zerbitzuen eta bezeroen zorroa poliki-poliki handituz joatea.
Epele
Epele
Epele
Epele