Elkar Hezin badugu amets bat: zoriontsu izaten eta inguruan zoriontasuna zabaltzen jakingo duten pertsonak heztea.
Hau lortzeko bitartekoak anitzak dira: Ikas Komunitateak proiektuaren parte gara. Helburua: elkarreraginetatik abiatuta, guztien bikaintasuna lortzea, bizikidetza ona bermatuz. Honen barruan txertatzen dira jarduera arrakastatsuak deritzonak, talde elkarreragileak, tertulia dialogikoak, liburutegi tutorizatuak eta batzorde mistoak, besteak beste.
Gatazken prebentzio eta kudeaketarako eredu dialogikoa suspertzen dugu. Mindfulness proiektua. Eskola baratza. IKT eta metodologia eraginkorrak. Herrigintza eta kulturgintza proiektuak. Batxilergo duala. Elkartasun jardunaldiak. Gainera, hurrengo kalitate ezaugarriak ditugu: Zilarrezko Q saria, Zero Zabor saria, Bikain ziurtagiria eta IKT heldutasun ziurtagiria.