EPA - HHI Helduen Heziketa Iraunkorra

406380 EPA - HHI Helduen Heziketa Iraunkorra argaz
Barrenkalea 33 (Irizar jauregia), 20570 Bergara

Tel.: 943-76-44-52 | http://www.epabergara.hezkuntza.net/web/guest

BERGARAKO EPA HHI Ikastetxea pertsona helduen heziketara bideratuta dago. Bergarako ikastetxeaz gain, Oñatin, Soraluzen eta Antzuolan ikasketak ematen dira.

Bi hezkuntza mota eskaintzen ditugu: arautua eta ez arautua.

Hezkuntza arautuaren helburua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulu ofiziala lortzea da. Irakaste mailak Gradu Iekin  (alfabetizazioa) hasten da. Ondoren Gradu IIan  kultura orokorra lantzen da. Gradu IIIan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasketak ematen dira. Gradu I-ko ikasketen barnean atzerritarrentzako gaztelania ikasteaz gain, irakurketa eta idazketan alfabetizazioa eskaintzen da. Gradu IIIan aukerako moduluak ikasketa osagarri bezala ematen dira.

Hezkuntza ez arautuan  Lanbide Heziketako (FP) Goi mailako zikloetan sartzeko frogaren prestakuntza eskaintzen da.

Windows, Word, Internet eta korreo elektronikoan, erabiltzaile mailan, oinarrizko ezagutzak ematen dira. Ingelesa eta Frantsesa hizkuntzetan  oinarri mailako ikastaroak eskaintzen ditugu. Honez gain, Euskal Artea ere ematen dugu.

Bestalde gizarte eta kultura ekintzak ere antolatzen dira. Hauen helburu nagusia ikasleriaren inguruko giza bizitzan eta elkarren arteko harremanetan parte hartzea da.

Sarritan Ikastetxeak garrantzia duten leku ezberdinetara (museoak, zine emanaldiak, herriak, hiriak...) irteerak egiten ditu, baita atzerrira ere.

EPA - HHI Helduen Heziketa Iraunkorra logotipoa
Orain itxita

Irekiera orduak

Astelehena
09:30-13:00 / 15:00-19:00
Asteartea
09:30-13:00 / 15:00-19:00
Asteazkena
09:30-13:00 / 15:00-19:00
Osteguna
09:30-13:00 / 15:00-19:00
Ostirala
09:30-13:00 / 15:00-19:00
Larunbata
Itxita
Igandea
Itxita

Kokapenaren mapa

Jarri harremanetan