Joan den zapatuko irteera Leintz Gatzagan hasi zuten, eta lehenengo geltokia Zarautzen egin zuten. Izan ere, goiza Karlos Argiñano jatetxean gosalduz hasi zuten, indarrak hartzeko eta eguna giro onean hasteko. Gosaldu ostean, Hondarribira abiatu ziren, eta han Hiruzta txakolindegia bisitatu zuten. Bertako instalazioak ezagutzeaz gain, txakolinaren ekoizpen-prozesuaren inguruko azalpenak jaso zituzten. Bisitaren ondoren, Hondarribian bertan bazkaldu zuten, eta bazkalosteko solasaldiekin eta lagunarteaz gozatu zuten.
Gabonetan, talo-jana
Hurrengo hitzordua ere badute dagoeneko buruan. Hain zuzen ere, Gabonetako oporraldian taloak egiteko elkartuko dira. Egun horretan, elkarrekin taloak prestatu eta jateko aukera izango dute, baina baita interesa duenari egiten irakastekoa ere. Horrela, ohitura eta jakintza partekatuz, urteari amaiera emateko plan polita prestatu dute.