Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko dituzte San Milixan azokako joan-etorrietarako

Imanol Beloki Unamuno

Autobus bat Eskoriatzako erdigunean.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu datorren domekan, azaroaren 8an, Leintz Gatzagan, San Milixan azokara joateko.

Azahara Dominguez diputatuak jakinarazi duenez, egun horretan, DG21E lineak (Leintz Gatzaga-Eskoriatza-Arrasate, eskaripekoa) hainbat bidaia egingo ditu, aldez aurretik eskatu beharrik gabe. Zehazki, Eskoriatzatik 10:00etan, 11:45ean eta 13:45ean ateratzen diren autobusak, eta Leintz Gatzagatik, berriz, 11:10ean, 13:10ean eta 15:10ean ateratzen direnak. Azahara Dominguez diputatuak gogorarazi duenez, ordutegiak Lurraldebuseko webgunean edo erabiltzaileentzako arreta-telefonoan kontsulta daitezke: 900 300 340.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak