Ihes-gela, gozoki-eskea eta afari-merienda Gaba Baltza ospatzeko

Imanol Beloki Unamuno

Iaz, Gaba Baltzean batutakoen talde argazkia.

Gaba Baltza zapatuan ospatuko dute Gatzagan. 18:30ean elkartuko dira, eta, lehenik, ihes-gela txiki batean parte hartzeko aukera izango dute herriko gaztetxoek. Ondoren, herriko kaleak girotzeko eta apaintzeko lanetan arituko dira, eta, iluntzean, gozoki-eskea egingo dute. Egunari amaiera emateko, afari-merienda egingo dute Toki Eder elkartean. Mozorroak jantzi, lagunekin elkartu eta Gaba Baltzaz gozatzeko aukera paregabea izango dute parte-hartzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak