Leintz Gatzagako Udalak jakinarazi du Gatz Museoa aldi baterako itxita egongo dela, instalazioetan egokitzapen-lanak egiteko. Esku-hartze horien bidez, erabiltzaile guztiei zerbitzu hobea eskaintzea du helburu.
Irekitze-data barik
Museoa noiz irekiko duten berriro ez dute zehaztu; horren berri aurrerago emango dute. Bitartean, itxita jarraituko du, eta udalak barkamena eskatu du egoera horrek bisitariei eragin diezazkiekeen eragozpenengatik.