Legutioko udalerriko Ollerieta auzoan dago Euskal Buztingintzaren Museoa. Euskal zeramika herrikoiari eta buztingintza tradizioari eskainitako gunea da, eta euskal artisautzaren ondarearen berri izateko aukera ematen du. Hori horrela, hara joan dira, baina, aurretik, 10:00etan, Gatzagatik irtenda, eguna Legution pintxo bat hartuz hasi dute. Ondoren, museoa bisitatu dute, eta, bisitaren ostean, elkarrekin bazkalduko dute Gatzagan, Toki Eder elkartean, eta, eguna amaitzeko, bideo-emanaldi berezia izango dute.
Iraganera begirada
Emanaldian, duela 40 urte Gatzagan grabatutako bideo bat ikusiko dute. Irudietan gaur egun adinekoak diren herritar asko agertzen dira, baita Eugenio Otsoa ere, gatz fabrikako hastapenetan eta baserriko hainbat lanetan jarduten.