Auzo-egur sortak eskatzeko epea zabalik egongo da urriaren 30era arte

Julen Murua Mesonero

Eskaera betetzeko orduan jakinarazi beharko da egurra zer modutara jaso nahi den.

Leintz Gatzagako Udalak jakinarazi du "Erabilera Publikoko mendietatik ateratzen den 2027rako auzo-egurraren aprobetxamendurako eskaerak aurkezteko izen-emate epea ireki dela". Eskaerak bi motatakoak izan daitezke: norberak egurra moztu, batu eta garraiatu (tasak ordaindu beharko lirateke) edo egurra etxean jaso (lanaren kostua eta tasak ordaindu beharko lirateke). Interesdunek urriaren 30era arte izango dute eskaera aurkezteko aukera, egurra jasotzeko modalitatea aukeratuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak