Isuskitzako tuneleko ebakuazio-galeriak birgaituko ditu Aldundiak

Mireia Bikuña Madrid 2026ko abuztuaren 13a

Bidegik 1,7 milioi euroko inbertsioa egingo du Leintz Gatzagan dagoen tunelean, larrialdietarako ezinbestekoa den segurtasun-elementu horien saneamendu- eta euste-lanetarako. Bederatzi hilabeteko iraupena izango dute lanek.

 

Leintz Gatzagan kokatuta, tunelak bi hodi ditu, hain zuzen ere ebakuazio galerien bidez lotuta dauden bi hodi. Eta hodi horiek azpiegituraren segurtasun-sisteman barneratuta daude. Ebakuazio galeria horietan hainbat arazo atzeman ondoren, bulonatu, saneatu eta gunita leku jakin batean birjartzea proposatu zen, auskultazio-sistema batez osatuta, galerien eraginkortasun- eta segurtasun-baldintzak berrezarri ahal izateko.

Birgaitzea tunelaren bi hodietan trafikoa irekita dagoela egingo da. Hala ere, Gasteizko noranzkoko galtzadatik egingo da lanen sarrera, eta beraz, obrak irauten duen bitartean hainbat afekzio sortuko dira.

Aldizkako ikuskapenak

Bidegik egiten dituen aldizkako ikuskapenei esker azpiegituretan egon daitezkeen arazoak azkar atzemateko aukera ematen dute, eta ondorioz, lehenbailehen konpontzeko aukera, betiere kaltetutako bideetan ahalik eta afekzio gutxien sortuz. Horiek horrela, 2025eko urtarrilean egindako ikuskapenetan AP-1eko Isuskitzako tunelaren ebakuazio galerietan hainbat arazo atzeman ziren. Tunel honek 3.378 metroko luzera du eta Gipuzkoa eta Araba lotzen ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak