Aspalditik herritarrek eskatutako hobekuntza izan da goiko autobus geltokitik Arrate baserriraino doan bidea konpontzea. "Bidea aurretik markatuta bazegoen ere, uda oso lehorra izaten ari denez eta euri gutxi egin duenez, todo-uno geruza zabaldu ahal izan da, eta obra amaitutzat eman da. Aspalditik herritarrek eskatutako hobekuntza izan da, eta hemendik aurrera herrigunetik Arraterako joan-etorriak erosoago egin ahal izango dira", azaldu dute udal arduradunek.
Aparkalekuetan aldaketak
Era berean, herrigune barruan dagoen aparkalekuan lan txiki bat egin dute. "Herritarrek udalera helarazitako kexen ondorioz ikusi dugu, zenbait ibilgailu modu desegokian aparkatzen zituztela, eta horrek ondoko autoei irteteko arazoak sortzen zizkiela. Egoera hori saihesteko, aparkalekua berrantolatu dugu, ibilgailuak dagokien tokian gera daitezen, eta etorkizunean antzeko gorabeherarik gerta ez dadin", azpimarratu dute.
Azkenik, lehen konpost-gunea zegoen eremua egokitu egin dute, eta lau aparkaleku berri sortu dituzten han.