Kopuruz udaleku txikiak izan arren, "haurrek gozatzea" da euren helburu nagusia. Gainera, "herri txiki baten bizi eta baliabide askorik ez izan arren, besteek bezain beste goza daitekeela" erakutsi gura dute antolatzaileek.
Haurren arteko adin tarte handia egon arren, "oso ondo" moldatzen direla dio Oñederrak. Aste osoan askotariko ekintzak egin dituzte: "Lehenengo egunean, herrian zehar hainbat jolas egin genituen, udalekuetan kokatzeko; bigarrenean, Legutioko igerilekuetara joan ginen, eta oso egun ona izan zen; eguaztenean, ibilaldia egin genuen San Martingo elizatera, eta Bengoerreka estreinatzera joan ginen gero. Izan ere, herriko boluntarioak ibili dira erreka moldatzen, haurrek bainu bat har dezaten. Atzo, Landara joan ginen, egun-pasa, eta, astea bukatzeko, pintxo lehiaketa txiki bat egitea dugu buruan".
Datorren astean, Ezkabako kanpinera joango dira; udaleku itxiak izango dira.