Argi-banatzaileak adierazi du argi mozketak Pilar kale osoari eragingo diola, nahiz eta ez den atari guztietan aldi berean egingo. Esku-hartzeak 08:00etan hasi eta 18:00etara bitartean iraungo du, eta hornidura "aldez aurretik jakinarazi gabe berrezarriko da".
Leintzargik honako ohar hau helarazi die bizilagunei: "Bizilagunei atariko atea zabalik utz dezaten eskatzen zaie, lanak egin ahal izateko. Horretarako, bi aukera daude: egunean bertan atariko atea zabalik uztea edo atariko giltza udaletxean uztea". Eta esku-hartzeak iraun bitartean "aparatu elektronikoak deskonektatzea" gomendatu du.