Herri txikietako etxebizitzari buruzko solasaldia antolatu du EAJk

Julen Murua Mesonero 2026ko uztailaren 1a

Debagoieneko EAJk antolatuta, uztailaren 7an izango da solasaldia, 19:00etan hasita, Leintz Gatzagako liburutegian.

Maite Peñacoba izango da herri txikietako etxebizitzari buruz jardungo duen hizlaria. Gipuzkoako Foru Aldundiak landa ingurunerako duen Etorlur sozietateko zuzendari nagusia da hura, eta "landa inguruneko udalerri txikietan etxebizitzak sustatzea" da haren helburu nagusia.

Arazoari erantzuteko

Alderdi jeltzaleak adierazi du etxebizitza garestiaren eta eskasiaren arazoari erantzutea "lehentasun osoa" dela alderdiarentzat, eta solasaldia "aukera ezin hobea" izango dela "euskal erakundeek arlo horretan duten diagnostikoa eta estrategia ezagutzeko", eta, bereziki, gazteentzat, "emantzipatzeko eta bizitza autonomoko proiektu bat eraikitzeko prozesuan dauden egungo eta etorkizuneko alternatibak baloratzeko".

Gaineratu du gizarteari "zuzeneko informazioa" helarazi nahi diola, eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko "baldintzak sortu", eta, era berean, EAJk jarraipena ematen diola "Gipuzkoako landa eremuan eta herri txikietan garatu nahi dituen ekitaldi tematikoen programari".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak