Eskoriatzatik Leintz Gatzagara doan errepideko zati bat itxita egongo da datorren astean

Julen Murua Mesonero 2026ko ekainaren 12a

GI-3310 errepidearen hasiera.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, datorren astetik aurrera zoladura konpontzeko lanak egingo dituzte Eskoriatza eta Leintz Gatzaga elkartzen dituen GI-3310 errepideko 0 kilometro-puntutik hasi eta 6+620 kilometriko-puntura bitartean. 

Hasiera eguna ezarrita ez dagoen arren, aurreikusten dute zoladura konpontzeko lanei ekingo dietela ekainaren 15a eta ekainaren 17a bitartean, eta, gutxi gorabehera, bost eta zortzi egunen artean iraungo dutela lan horiek, 08:00etan hasi eta 19:00etara bitartean.

Zirkulazioa, baimenduta

Bost edo zortzi egunez errepidean lanean ibiliko diren arren, jakinarazi dute zirkulazioa "modu murriztuan" baina baimenduta egongo dela. Hala ere, abisatu dute une jakin batzuetan atzerapenak eta ilarak sor daitezkeela errepidean.

Bestalde, tamaina handiko autobusek, zabor-bilketara bideratutako kamioi-handiek, makineria astunek eta neurri handiko ibilgailuek debekatuta izango dute errepidearen zati hartatik igarotzea. Hori dela eta, herritarrei gomendatu diete "joan-etorriak aurrez planifikatzeko eta, ahal den neurrian, ordezko bideak erabiltzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak