π eguna ospatu dute lehenengoz, pijamak jantzita

Imanol Beloki Unamuno 2026ko martxoaren 16a

π Eguna ospatu zuten zapatuan, lehenengoz, gatzagarrek frontoian duten ikurra aitzakia izanda. "Duela hainbat urte π ikurra agertu zen gure frontoian 4 eta 3aren artean, eta horren omenez antolatu dugu; gure frontoiari nortasuna eta berezitasuna ematen diolako", adierazi dute antolatzaileek.

17:00etan Jesus Arregi astrofisikoaren hitzaldia izan zen ludotekan, eta bertan 25 lagun inguru batu ziren π ikurraren bueltakoak entzuteko. Pijamak jantzita kalera irteteko dei eginda zuten antolatzaileek, eta hainbat lagun pijamak jantzita agertu ziren. Hala, pilotalekuan batu, eta, zenbait jolas egitearekin batera, argazkiak ateratzeko aprobetxatu zuten. Ondoren, pintxo-potea izan zuten Txomin Illarramendi eta Egoitz San Migel trikitilariek girotuta, zozketa ere izan zen, eta  baita kantua ere. Eguneko argazkiak ateratzen, berriz, Juan Luis Zabala aritu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak