Orientazio zerbitzua herritarren eskura, Athlonen eskutik

Imanol Beloki Unamuno 2026ko martxoaren 13a

Erabiltzaileak gimnasioan.

Udalak, gimnasioa irekitzearekin batera, erabiltzaileak orientatzeko eta lesioak ekiditeko Athlonen zerbitzua kontratatu du. Gatzagako herritar guztiei irekita dago, edozein jarduera fisiko egin nahi duten pertsonak orientatzeko asmoz.

Lan horretan ari da Iñigo Agirre, eta otsail hasiera ezkero zenbait lan-saio egin ditu interesdunekin. "Pertsona bakoitzaren gogoen, nahien eta baliabideen araberakoa da zerbitzua", adierazi du.

Hiru edo lau pertsonako hastapen saio gidatu batzuk antolatu dituzte zerbitzuari ekiteko, eta gimnasioko makinen erabilera egokiarekin hasi dira, nahiz eta zerbitzua ez den gimnasiora soilik mugatzen: "Eremu eta baliabide berriak dituztenez, saio horietan azaltzen dut indarra nola landu, makinetan nola jarri, ariketak nola egin… laster modu autonomoan aritu daitezen, oinarrizko plangintza batekin".

Zerbitzua, eguenetan

Astean behin eguenetan batzen dira herritarrak Iñigo Agirrerekin, 14:00etatik 18:00etara bitartean, eta zerbitzuak hasieratik interesa piztu duela azaldu du monitoreak. Gaineratu du Toki-Eder elkarteko erretiratuekin ere ekintza jakin bat edo irteera bat antolatzea ere baduela buruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak