π eguna ospatuko dute gatzagarrek

Imanol Beloki Unamuno 2026ko martxoaren 13a

π ikurra Gatzagako pilotalekuan.

Leintz Gatzagako pilotalekuan 3 eta 4 artean π ikurra dago margotuta. Horren baitan, π eguna ospatuko dute gatzagarrek zapatuan. 16:00etan ekingo diote egunari etxafleroak botata. Gero, 17:00etan, Jesus Arregi Bengoa astrofisikariaren hitzaldia izango dute ludotekan, eta, 17:30ean adin guztientzako jolasak izango dira pilotalekuan. Ondoren, pintxo potea egingo dute, eta, pijamarekin kalera irteteko eskaera egin dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak