Argi mozketa iragarri dute Santiago eta Pilar kaleetan, datorren martitzenerako

Imanol Beloki Unamuno 2026ko martxoaren 3a

San Miguel plazako farola.

Gaur zortzi, martxoaren 11n, Leintz Gatzaga-ko behe tentsioko sarean mantentze-lanak egingo dituzte Leintz Argiko teknikariek. Lan horiek direla eta, aldi baterako argi-mozketak izango dira Santiago eta Pilar kaleetan.

Argi-mozketak honako atariei eragingo die: Santiago kaleko 4., 6. eta 8. atariei, eta Pilar kaleko 2., 3. eta 5. atariei, eta, esku-hartzea goizeko 09:00etatik 14:00etara egingo da.

Hornidura aurrez jakinarazi gabe berrezarri ahal izango da. Hori horrela, mantentze-lanek irauten duten bitartean, aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatu dute Leintz Argitik, balizko kalteak saihesteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak