"Aspaldiko jendetzarik handiena" Arlabanen, zikloturisten denboraldiari ekiteko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko martxoaren 1a

Gasteizko zikloturista taldea, gaur, Arlabanen. Argazkia: Joxerra Agirreurreta.

Urtero bezala, martxoko lehen domekarekin abiatu dute denboraldia zikloturistek. Dorletako Ama Txirrindulari Elkartekoek antolatuta, Arlabanera igo dira gaur, martxoak 1, hainbat txirrindulari, ama birjinari lore eskaintza egitera. "Gaurkoa ikaragarria izan da, aspaldiko jendetzarik handiena. Ez ditugu kontatu, baina 500 bat lagun elkartuko ginen", adierazi du antolakuntzako kide Joxerra Agirreurretak. 

Gaurko eguraldi ederrak lagunduta, bereziki Arabatik baina baita Debagoienetik ere hainbat txirrindulari elkartu dira Arlabanen. "Arabatik etorri dira gehienak baina Debagoienak ere ez du hutsik egin. Primeran ibili gara, lore eskaintza, aurresku eta guzti". 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak