Ibilbidearen gaineko zenbait azalpen eman dizkiete antolatzaileek lehenengo orduan bertan batutakoei, eta iturrian ura hartuta ekin diote bideari.

Gaur, domeka, martxoaren 21ean egingo den Gatza Trail mendi lasterketako ibilbidea egiteko batu dira zenbait lagun, Leintz Gatzagan. 09:30ean. Bateko Kopako iturrian egin dute hitzordua, eta, talde argazkia atera ostean, ekin diote hamazazpi kilometroko bideari. Bertan, Juan Luis Zabala gatzagarrak ere zenbait argazki atera dizkie korrikalariei.
Ibilbidearen gaineko zenbait azalpen eman dizkiete antolatzaileek lehenengo orduan bertan batutakoei, eta iturrian ura hartuta ekin diote bideari.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.