Euriak Aratuste-zapatua baldintzatu arren, frontoian eta elkartean giro ederra izan da

Imanol Beloki Unamuno 2026ko otsailaren 19a

Jolasen ostean Labidean ateratako talde-argazkia

Aratuste-zapatuan eguraldiak ez zuen erabat lagundu Gatzagan. Euriak pixka bat baldintzatu arren, herritarrek ez zioten jai giroari uko egin eta kaleak kolorez janzteko ahalegina egin zuten. 

Haur eta gaztetxoak batu ziren, batez ere, Aratuste-zapatua ospatzeko. Pilotalekuan babesa hartuta, euria ez zen eurentzako traba izan eta egunerako Leintz Gatzagako Gurel Guraso Elkartekoek prestatutako jolasak egin ahal izan zituzten.

Aratusteak iritsi aurretik, herritarrek aukera izan dute Labidea dendan aurtengo mozorroen inguruko proposamenak egiteko. Besteak beste, GatzagaGym —herrian aurten irekitako gimnasioari keinu eginez— eta Inuitak izan ziren aukeretako batzuk. Azkenean, askotariko mozorroak ikusi ahal izan ziren kalean, eta irudimena nagusitu zen.

Jolasak egin ostean, poteoa izan zen, eta ondoren bazkaria egin zuten Toki Eder elkartean. Hogei lagun inguru elkartu ziren mahaiaren bueltan, eta bazkalostean, DJrik izan ez zuten arren, bertaratutakoek eurek jarri zuten musika, dantza pixka bat eginez.

Elkarrekin ondo pasatu

Aiora Elkorobarrutia Gatzagako Udaleko Kultura zinegotziak nabarmendu du garrantzitsuena dela "mozorrotu, kalera irten eta elkarrekin ondo pasatzea", eta horixe egiten saiatu direla herritarrak, euri zaparradek aterpera joatera behartu arren.

Erlazionatuak

Mozorroa jantzi eta jolasera

Goiatz Arana Begiristain ots 14 Leintz Gatzaga

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak