Argi beroko farol bat jarri berri dute San Miguel plazan

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko otsailaren 12a

San Miguel plazan jarri duten farol berria.

Joan den astean jarri zuten argi beroko farola San Miguel plazan. Lehen, monolito moduko bat zegoen bertan, baina, Aiora Elkorobarrutia zinegotziaren esanetan, hark ez zuen askorik argiztatzen eta "nahiko ilun" gelditzen zen plazatik behera dauden garajeetarako aldapa eta baita plazako miradorea ere.

Farol berria jarri berritan, Aiora Elkorobarrutia zinegotziak esan du herrian eta puntu hartan, zehazki, "argi gehiago" egon dadin egin dutela farol aldaketa. Argi berokoa da San Miguel plazan jarri dutena, eta herritarrak aldaketarekin konturatu direla azaldu du zinegotziak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak