Leintz Gatzagarako bidea –GI-3310– itxi egingo dute bihar, martitzena, garbitze-lanak egiteko. Luizi bat izan da han eta errepide zati hori garbitzeko lanak egingo dituzte. Bi noranzkoetan itxiko da, eta lanak hiru ordu eta erdian egingo dituztela iragarri dute. 09:30etik 13:00etara bitartean egongo da itxita, eta bitartean, zirkulazioa GI-627 errepidetik desbideratuko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.