Erabilera askotariko espazioa harrera ona izaten ari da herritarren artean

Imanol Beloki Unamuno 2025eko abenduaren 5a

Erabilera askoko espazioan, ile-apaindegiko eremua.

Erabilera askotariko espazioa martxan da urte hasieratik, eta herritarrendako hainbat zerbitzu izan dituzte gatzagarrek bertan urte osoan. Jubilatuentzako bulegoaz batera, ile-apaindegi zerbitzua, fisioterapeuta zerbitzua eta podologia zerbitzua eskaintzen dira; guztiek herritarren eskariaren arabera eta hitzordu bidez funtzionatzen dute. Eskari kopurua handitzen joan denez, ordutegia ere zabaldu egin dute.

Funtzionamendu onaren isla da eskaerak handitu egin direla eta aukera gehiago jarri dituztela horietako hainbat zerbitzutan. Ile-apaindegia egun bakarrean ematetik bira pasa da, eta, fisioterapeuta zerbitzua hilabeteko azken astelehenetan izanda, orain hurrengo astearte arratsaldeetan ere jarri dute. Azkenik, podologia zerbitzuak bi hilabetetik behin izaten jarraitzen du.

Ile-apaindegiak harrera ona

Astean behin arratsaldeetan ematen zen ile-apaindegi zerbitzua; orain, berriz, bi aldiz astean. "Astelehen eta asteazken arratsaldeetan ematen dut zerbitzua, 13:00etatik 20:00ak bitartean. Harrera oso ona du, eta telefonoz deitzen didate, kalean topo egin eta ordua hartu… herri txikia da gurea eta denok ezagutzen dugu elkar. Horrela hartzen du ordua jendeak. Antolatu egiten gara, eta ez da gutxi. Gero, baserrietara ere joaten naiz ilea moztera; izan ere, askok zailtasunak dituzte herrira jaisteko, eta kasu batzuetan ere aritzen naiz ni eurengana joaten", adierazi du Ainhoa Barandiaranek, erabilera askotariko espazioko ile-apaintzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak