Leintz Gatzagan hainbatetan batu izan dira herriko beharrak egiteko, auzolanean. Oraingoan, herri sarrerako eremu bateko sastrakak garbitzeko tartea hartu dute hainbat lagunek. Batzuk arramak moztu, besteek adarrak pilatu, eta beste hainbat lagunek errepide ondoko bazterrak txukuntzen jardun dute. Zapatu goiza izan dira horretan, eta, giro ederrean aritu dira lanean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.