Gimnasioko fatxadan horma-irudia margotzen dihardute

Imanol Beloki Unamuno 2025eko urriaren 31

Astelehenean, gimnasioko horma-irudia margotzen hasi berri.

Leintz Gatzagako gimnasio berriko gunea makineriaz hornituta, kanpoaldea txukuntzeko lanak hasi dituzte. Horretarako, Iban Urreta artista aretxabaletarri horma-irudia margotzeko eskatu dio Udalak. Bestelako muralak ere margotu ditu herrian, eta, oraingoan, gai librea izango du.

Joan den asteburuan, gimnasioko eraikineko pareta lixatzen eta zuriz margotzen aritu ostean, astelehenenean hasi nintzen koloreekin pareta margotzen. Eguraldi ona behar izaten da margotzeko, eta astelehena eta martitzena aprobetxatu ditut horretarako. Asteon ez dut guztiz amaituko, bestelako lanak ere baditudalako, baina horma-irudiari ia forma guztia ematea izan da asmoa", dio Urretak. Artista aretxabaletarrak gaineratu duenez, egiten ari den margolana alaia da, eta naturarekin zerikusia du. "Txantxangorri bat marraztu dut, lore batzuk; hondoa urdinez, lasaitasuna eta oreka transmititzeko…".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak