Goitik hasita, auzolanean erreka garbi mantentzeko hitzordua

Imanol Beloki Unamuno 2025ko urr. 17a, 13:45

Gaztainuzketako mendi etxeen inguruan gatzagarrak erreka garbiketan

Leintz Gatzagako herritarrek ere Debagoieneko Errekak Bizi Auzolanean herri ekimen bateratuaren laugarren edizioan parte hartuko dute zapatu honetan. Hain zuzen ere, 10:00etarako egin dute hitzordua erreka garbiketa egiteko, eta elkargunea Herriko Plaza izango da. Han erabakiko dute nondik norako bidea egin, batzen den jende kopuruaren arabera, baina aurreikuspena Bengoerreka eta Gatz Museo arteko erreka zatia garbitzea izango da.

Bengoerreka Deba ibaiaren ondoan dago, eta ur-jauziak eta landaretza ugari batzen dira bertan, eta bertatik Gatz Museo ingururaino garbi dagoen sentsazioa izan arren beti dagoela zer garbitu adierazi dute ekimeneko parte-hartzaileek. Azken urteotan egindako erreka garbiketetan ere atera dute zaborra errekatik, aurreikusi baino gehiago sarritan, eta aurten ere aterako duten aurreikuspena dute.

Auzolana, herriaren ikur

Auzolana da Leintz Gatzagako herritarren marka nagusietako bat, eta asteburu honetan ere batuko dira gatzagarrak, ohikoa duten moduan, herriaren onuraren izenean auzolana egiteko. Deba ibaiaren sorlekua da Gatzaga, eta handik, hau da, Hiruerreketa inguruetatik, hasita herriguneraino erreka bazter guztiak izango dituzte nola dauden aztertu eta garbitzeko, nahiz eta biharko egunera begira bi eremu nagusitan ariko diren, batez ere. Hala, bertan dagoen zakarra atera, eta biodibertsitatearen aldeko ekimena egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak