Perurena zenaren zaleen bisita izan dute Dorletako Ama Txirrindularitza Elkarteko ordezkariek, eta, dohaintzan jasotakoaz batera, hura gogoratzeko tartea ere hartu dute. "Euskal Herriko Txirrindularien Erakusketaren harira, etorri zirenei adierazpenak hartu genizkien; tartean, Perurenari. Oroitzapen hori ere badugu gordeta", dio Joxerra Agirreurretak, Dorletako Ama Txirrindulari Elkarteko kideak.
Webgunea, Gabonetarako
Horren baitan, batuta duten ondarea ezagutzeko zabalkunderako ari dira lanean. "Txirrindularitza-zaleek Internetetik jarraitzeko webgunea egiten ari gara. Digitalizatzen ari gara materiala, eta Gabonetarako erakusketa berria eta webgunea eginda izan nahiko genituzke".