Leintz Gatzagako Udalak frontoi azpian dagoen udal aparkalekuan dauden motoentzako bi aparkaleku-plaza esleitzeko lehiaketa publikoa antolatu du. Kontzesio horren iraupena bi urtekoa izango da, eta, epea betetakoan, beste bi urtez luzatzeko aukera egongo da. Plazen esleipena zozketa publikoaren bidez egingo da.
Behin betiko bermea 70 eurokoa izango da, uzten den urrutiko agintearen eta giltzaren erabilera bermatzeko. 2025ean motoentzako aparkalekuaren urteko prezioa 179,19 eurokoa izango da. Hurrengo urteetan, berriz, prezioa KPIaren arabera eguneratuko da, eta KPIa negatiboa bada, ez da beherapenik aplikatuko. Izan ere, ez da kontuan hartuko ordaindu beharreko kanona kalkulatzeko orduan.
Interesa dutenek eskaera aurkeztu beharko dute 2025eko urriaren 8a, eguaztena, baino lehen. Eskaerak Leintz Gatzagako udaletxeko idazkaritzan egin behar dira, edo posta elektroniko bidez udala@leintzgatzaga.eus helbidera idatzita.