Urteroko zita da Andra Mari jaien ostean egiten den Gatzagako Jubilatuen bazkaria, eta hogei lagun inguru batu ziren Toki Eder elkartean. Juan Mari Makazaga Pequeño eta Martzelina Plazaola herriko nagusienak izanda, Udalak oparia eman zien. Hain zuzen ere, otar bana jaso zuten gatzagarrek. Pequeño-k bertan jaso zuen, eta, 101 urte dituen Martzelina Plazaolari, berriz, etxera eraman zioten otarra. Plazaolaren ahizpa Maritxu, aldiz, bazkarian izan zen, eta 91 urte betetzen zituenez, Udalak oparia egiteko aprobetxatu zuen.